viernes, 5 de abril de 2013

Lekitto.

Atzanian, nahiz da gabonetan eingo nebala esan, gaur gabaz nabil eitxen Lekitxori dedikautako entradia...

Aste Santuan eon naz berton pare bat egun, da nahiko ondo pasa dot egixa esateko, bertako ambientia ez da hamen eoten dan modukua; ume txikinak, esaterako, plazatik eta herritxik doiaz trankil, berton danok esagutzen diraselez, ez dauke zeozer arrarua pasateko beldurrik.

Andra eta gizon nagusijak goixietan juten dira poteuan, baina eguerdirako danak daoz etxian; helduak ordez, kontrakua eitxen dabe, euren poteua berandu asi eta igual eguerdiko laurak harte ez doiaz bueltan etxera. Arrastixetan kafia hartzen ikusten dira agure asko.

(aurreko hirurak lagunak dira, baina ikusi zelako bakia daon herriko goiz nomal baten)


Gaztiak lehin kalian eoten zirin geixenetan, baina nik ez dakitx ze pasa dan atzanen, oin danak lokaletan edo kotxiaaz bueltak emoten daozela... ixatez ez dao txarto, hotza eitxen dabenian bero eoteko modu bat da... baina buelta bat edo beste emotia...

Ez naz sartuko ideologixetan, bakarrik esangot herrixetan enkajatiarren askok "borroken" ideologixa defendaten dabela, da hori nahiko tristia dala.
Ezker abertzaliak pisu asko dauko Lekitton, baina ez dakitx pisu horretako zenbat dan benetakua da zenbat ez. Nik interesa nazelako defendatzeot, baina ikusi doraz berton oso "abertzaliak" dirazenak Euskadi da Euskal Herrijan arteko diferentzixa nundik artun ez jakinik.

Lekitxarrez berba eitxen dan modura idatzi dot, faltak badaoz jodidu, da zeozer ez badosue ulertzen galdetu.

*Argazki batzuk itxikotzueraz, aberri egunian atara nebazan*











Inbita eitxeotzuet nahi dosuenian jutera :)





No hay comentarios:

Publicar un comentario